Nola batu dezakezu?
Bazkide
laguntzaile bazara
Oraindik bazkide
laguntzaile ez bazara
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan
622 57 27 97 | batu@coop57.coop
Nola aurrezten da Coop57n?
Coop57 jendearen aurrezkia bideratzen duen finantza-tresna etiko eta solidarioa da, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia sustatzen duten proiektu eraldatzaileak finantzatzeko.
Zure aurrezkiek ekonomia justua, iraunkorra eta demokratikoa indartzen lagun dezakete.
Gainera, oso modu erosoan aurrez dezakezu:
Gure erronka
Coop57n erronka handia daukagu. Gehiago batu behar dugu: bazkide gehiago eta baliabide gehiago, ekonomia sozial eraldatzailea elkarrekin indartzen jarraitzeko.
Prest egon behar dugu proiektu paregabe, beharrezko eta eraldatzaileei bultzada ematen jarraitzeko. Hori dela eta, Coop57n Batu Plana jarriko dugu abian, baliabide ekonomikoen hazkundea orekatzeko aukera emango diguna.
Badakigu erronka garrantzitsua dela eta zuen inplikazioa behar dugu. Coop57n, ez dakigu gauzak bakarrik egiten, denon artean baizik. Ezinbesteko dugu jende gehiagok aurrezkiak finantza etikoekin eta eraldaketa sozialarekin lotzea.
Azken bost urteotan hainbat ekimen finantzatu ditugu: etxebizitza kooperatiboak, proiektu feministak, trantsizio energetiko eta mugikortasun jasangarrikoak, gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzen dutenak, pertsona eta kolektibo kaltetuei arreta ematen dietenak, ekologistak, arrazakeriaren aurkakoak, agroekologikoak, lurraldean errotutako landa-eremuko proiektuak, garapen komunitariokoak, kulturalak, hezkuntzakoak, eta abar.
Coop57ren oinarri soziala eta ekarpen berriak ez dira ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuek egin duten erritmo berean hazi.